IGE/AMPA Sirius
eu | es

Ikasteko teknikak


EGUNAK ETA ORDUTEGIA:
Bi talde egindo dira ikasketa mailaren arabera:

LEKUA: Institutuan

INFORMAZIOA OROKORRA:

Gure seme-alabak gero eta gazteago eskolatzen ditugun arren, oraindik ere goi-mailetara iristen direnean eskolak eskatzen dizkieten erronkei aurre egiteko zailtasunak izaten dituzte.

Ikastaro honen helburua gazteek ikasketa-ohituretan dituzten hutsuneak betetzea eta gaitasun orokorra zabaltzea da, bai ikasketetarako bai bizitzako gainerako esparruetan aplikagarriak diren trebetasunak eskuratuz, eta ikasle bakoitzak bere balio eta estimua sendotzea.

Lantzen ditugunak:
Arnasketa eta erlaxazioa, horiek direlako klasean lasai eta arretaz egoteko gakoak.
Komunikazioa, bizitzako esparru guztietan erabilgarri izango zaigun trebetasuna delako. Asertibitatea eta eraginkortasuna, jendaurrean hitz egitea, lanak nola aurkeztu.
Ikasteko teknikak: antolamendua (tokia, ordutegiak, materialak…), informazioa prozesatzeko bideak (azpimarratzea, laburpenak, eskemak), memoria lantzeko teknikak.
Irakurketa abiadura azkartzeko teknikak, astiro irakurrita zailagoa delako ulertzea. Ulermena jorratzeko ariketak.
Azterketak: azterketa zelan prestatu, azterketa unean zer egin, antsietatearen kontrola, ahozko azterketak